XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ilabete pare batentzat Ameriketarat doanak kanta dezake hola: han zoazin gehienek kantuak sartucheak zituzten!.

Itsasoko bizia? Denak har, lurrekoa bezalatsu.

Itsasoan doanak ongi jatea du gogoan, ongi edatea ere ba.

Lo ongi egiten da.

Eta bideari nihor ez da ohartzen.

Zu geldi-geldia zaudelarik, untzia badoa gelditu gabe.

Santander, Gijon, Coruña, hirur Espainiako portu eder, karriketan sekulako olio usainarekin, bi egunen buruko ikusiak gintuen.

Portu batetik bertzerat, marloinak han gintuen, guzien jostagailu, ehunka ondotik.

Bainan bat bertzearen ondotik hirugarren arratseko norapeit itzali ziren marloinak ere beren moko gorri chorrotcharekin....

Itsaso zabalean ginen, eta itsaso zabalean hamar egunentzat!.

Hamar egunez ez da gehiago begien aintzinean ura baizik; ur urdin zabal bat aitzinean, gibelean eta bi aldetarik.

Noizetik noizerat untzi bat urrunean ikusten bada, zer mirakuilua!.

Oren bat edo biga, loriatua, hari beha eta beha han zaude, begiak bertzalderat itzulirik ere, berritz harat, ekharriak!....

Eta azkenean untzia ere emeki-emeki ttipitzen zautzu, laster hedoien artean gordetzeko, amets bat bezala....

Eta orduan berritz beha zazu eskuin eta beha zazu ezker, ez duzu bethi eta bethi ur eremuak baizik ikusten.

Nihun chori bat, nihun untzi bat, nihun deusere ur urdina baizik.

Zer gogoeta egiteko lekua!.

Eta ez da gogoetarik egiten!.

Ez da orhoitzen untziak hantchet ondoa jotzen balu, zutaz egina litakela: zutaz nihor ez litakela gehiago mintzatzen ahal: untziarekin ezen, zuk ere ondoa jo zinezake, nun eta ondoratu gabe ez zaituen arrain handi tzar zembeitek oso-osoa edo phuskatuz iresten.

Horietaz nihor ez da segurki orhoitzen.

Ez-eta behar!.

Itsasoaz begiak ase ditutzularik, lehen kausituarekin, zure bizian ikusi ez baduzu ere, aspaldiko adichkide batekin bezala hasiko zare elheketa.

Erranen diozkatzu, zabal-zabala, zure sekretu minenak:.